XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Errota behar bezala egin nahi baduzue, pausoz pauso jarraitu beheko puntu horiek.
- Kortxoan lau ebakidura egin luzetara.
Kontuz, xaflek joan behar dute ebaki horietan eta!
- Plastikozko xafla, ohol mehe edo kartulinak, pala antzera sartu kortxoko ebakietan.
- Kola eman ebakidura bakoitzean, pala horiek tinko finkatzeko.
- Kortxoaren alde bakoitzean iltze bana ipini, ardatz gisa.
Alderik alde doan orratza edo alanbre gogorra ere jar daiteke iltzeen ordez.
- Plastikozko edo egurrezko oin bati bi arropa-gantxo kolaz erantsi.
Arretaz ibili eta kontu izan bi gantxo horien artean joan behar duela prestatu duzun tramankulu edo errotak.
- Bukatzeko, errota arropa-gantxoen zuloetan ipini.
- Oinari ondo heldu eta eraiki duzun errota hori txorrota baten azpian jarri.
- Aztertu ur txorrotaren azpian ipinita, zer gertatzen zaion errotari, zertarako erabil daitekeen sortutako mugimendua etab.
- Zer ondorio atera daiteke?
- Erabili izan al da inoiz indar hori zerbaiterako?
- Noiz?
- Non?
- Asmatuko al zenuke beste erabileraren bat indar horrentzako?